INMAKULADA IKASTETXEA

INMAKULADA IKASTETXEA

2016(e)ko martxoaren 19(a), larunbata

LH 5 PROIEKTUA: EUROPA EZAGUTZEN


Kaixo lagunok!

LH 5. mailakoek 2. hiruhileko proiektua bukatu dugu: EUROPA EZAGUTZEN.
Lehenik, Europako mapa margotu dugu eta gero, mendikate, ibai, eta itsasoen izenak idatzi ditugu. Hau guztia, "belkroarekin" itsatsi dugu, ondoren jolastu ahal izateko.
Bestetik, Europako museoak ikusi ditugu:  non dauden, zenbat balio duen sarrerak, distantzia...
Gainera, bikoteka, Europako herrialde desberdinen informazioa topatu dugu eta mural desberdinetan idatzi dugu. Hau izan da aurkitu behar izan dugun informazioa: hiriburua, itsasoak, ibaiak, mendikateak, gastronomia, jantzi eta instrumentu tradizionalak, klima, landaredia...

Hemen duzue laburpen txiki bat. Lan bikaina 5. mailakoek egindakoa!! Zorionak!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina